2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

URA,BIZITZAREN ITURRI

Oraingo honetan uraren 2 propietateak zeintzuk diren jakiteko eskuak busti ditugu. Esperimentu desberdinen bidez, ura, naturan hainbat egoeretan agertzen dela ikusi dugu: likido, solido eta gas egoeretan, hain zuzen ere.
Bestalde, ura disolbatzailea dela ere ikasi dugu. Uretara hainbat gauza bota ditugu eta  urari  eta botatakoari zer geratzen zaion ikusten egon gara. Azkenik, ondorioa hauek atera dituzte ikasleek: tenperaturaren aldaketak uraren egoera baldintzatzen duela eta, nahiz eta ura disolbagarria izan, badaudela arrazoi desberdinengatik disolbatzen ez dena. Gainera, zerbait disolbatzen denean uraren zaporea, kolorea, usaina,... aldatzen dela ere ondorioztatu dute.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina