2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

URA, BIZITZAREN ITURRI

Gaia bukatzeko, Elorrioko uraren kalitatea aztertzeko irteera egin dugu. Zein gustura ibili garen PH-a neutzen, fosfatoak, nitratoak, uraren oxigenazio maila,...
Bide batez erreka bazterrak garbitu ditugu, bertako landaretza aztertu, animaliak ikusi,...
Guztion artean eta guztiontzako zaindu dezagu natura!













2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

URA,BIZITZAREN ITURRI

Oraingo honetan uraren 2 propietateak zeintzuk diren jakiteko eskuak busti ditugu. Esperimentu desberdinen bidez, ura, naturan hainbat egoeretan agertzen dela ikusi dugu: likido, solido eta gas egoeretan, hain zuzen ere.
Bestalde, ura disolbatzailea dela ere ikasi dugu. Uretara hainbat gauza bota ditugu eta  urari  eta botatakoari zer geratzen zaion ikusten egon gara. Azkenik, ondorioa hauek atera dituzte ikasleek: tenperaturaren aldaketak uraren egoera baldintzatzen duela eta, nahiz eta ura disolbagarria izan, badaudela arrazoi desberdinengatik disolbatzen ez dena. Gainera, zerbait disolbatzen denean uraren zaporea, kolorea, usaina,... aldatzen dela ere ondorioztatu dute.










2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

EURIPEAN ERE KORRIKAREN ALDE

Bai!!! Korrika Elorriotik pasatu da!!! Euripean baina pozik egin dugu korrika. Eskerrak ogitarteko ederrak jan ditugun indartsu egoteko.












2015(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

IPUIN KONTALARIAK

Egun bikaina pasatu dugu! Asteburuko kontuak kontatu, bazkari arabiar bikaina jan eta Xerazaderen antzera, ipuin kontalari bihurtu gara.