2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

AMERIKETARA JOAN NINTZEN...

Guk ere buelta ederra eman dugu oraingoan Ameriketatik. Kolonizazio aurreko zibilizazioak ezagutzen hasi ginen eta gaur eguneraino bidaiatu dugu gertatutako hainbat kontu ezagutuz. Paisai ederrez ere gozatu dugu eta ozen abestu ditugu ikasi ditugun abestiak.






2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!

Antzinako Egipto nolakoa zen ikasten ibili gara hirugarren mailakoak. Ostiralean maketaren aurkezpena egin genuen: faraoiak, piramideak, xadufa.... Zenbat gauza ikasi dugun!










2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

PAPEREAN BIDAIATZEN!

Non dago Patagonia? Eta Kolorado? Mississipi?
Amerika osotik zehar bidaiatu dugu, mendiz- mendi, ur-jauzi ikaragarriak ezagutuz, ibai amaiezinak eta ohian zoragarriak ikusiz!
Bidaiatuz eta gozatuz, ikasi!




2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

LIBURU ERRALDOIA

Berbarok antolatzen duen HAUR LITERATURA ARETOAREN aurtengo ekintzen artean liburu erraldoian xelebrekeriak idaztea izan da. ZEIN GUSTURA IBILI DIREN ASPALDIKO KONTUAK GOGORATZEN!