2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

URA, BIZITZAREN ITURRI!!!

Gaiarekin bukatzeko Angiora joan gara uraren kalitatea neurtzera: nitratoak, fosfatoak, oxigenoa, ph-a, tenperatura... Zientzialariak bezala ibili gara.



2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

ZUHATZA IRLARA IRTEERA



Maiatzaren 12 eta 13an Zuhatza irlara irteera egin dugu. Leku ikusgarri eta lasai honetan uretako ekintzak egin dituzte neska-mutilek. Gainontzeko denbora jolasean pasatu dugu, irlari buelta emanez eta bertako txoko zoragarriez gozatuz. Musikaren aste berezia ere ez dugu alde batera utzi eta tartetxo batean 7 abesti 7 hitz izeneko ariketa egin genuen. Eta nola ez, abestu eta abestu. Hau izan ote da euria egitearen arrazoia?




















Firin Faran airea dantzan! Agur!

Modu oso dibertigarrian amaitu dugu gaia oraingoan. Ikasitakoa ikastolako HH4 eta HH5ekoei erakutsi diegu. Hainbat esperimenturen bidez honelako galderei erantzun diete HH-koek: zerk inguratzen gaitu? barruan zerbait daukagu? pisurik al du aireak? zer desberdintasun dute aireak eta haizeak? Airea berotzen denean zer gertatzen da?...
Hipotesiak bota, besteen iritziak entzun eta lanera!! Zein erraza eta polita izan den ikastea!
Lan bikaina egin dute guztiek, gogotsu eta parte hartzaile.