2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

AIREAREN INGURUAN ZENBAIT DATU BITXI

BA AL ZENEKIEN...
  • Gela handi batean dagoen aireak pertsona baten pisua (72kg) duela gutxi gorabehera?
  • Lurreko atmosferak 700 km baino handiagoko lodiera duela?
  • Hegaztiak eta planeagailuak aire beroko korronteez baliatzen direla airean mantentzeko?
  • Astronautek, espazio ontzietatik espaziora ateratzen direnean, bizkarrean daramatzaten zilindro batzuetatik arnasten dutela airea?
  • Aire beroko lehenengo globoa Montgolfier de Annonay anaiek aireratu zutela, Frantzian, 1783. urtean?
  • Estatu batuetan urtean 850 tornado (planetako haize indartsuenak) baino gehiago sortzen direla?
  • Kutsaduraren erantzule direla, gizakiaz gain, sumendiak ere, jaurtitzen dituzten gasek atmosfera kutsatzen dutelako?
  • Hiri handiak, autoen eta fabriken kutsadurarengatik, gehienetan lainotuta egoten direla?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina