2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

TXINATAR ZETA OIHALAK


Oraingoan, Txinatarrek zeta oihala nola egiten duten ikasi nahi izan dugu. Zuei ere interesatzen al zaizue?


2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

TXINATARRAK ETA EUSKALDUNAK, SUKALDARI APARTAK

Geratu gabe dabiltza lanean LH3-ko neska-mutilak. Oraingoan postre gozo bat prestatu dute. Ziur argazkiak ikusitakoan zuek ere lanean hasteko desiratzen egongo zaretela. Eta gu, eskuzabalak garenez, hemen daukazue gure errezeta.
 OSAGAIAK:
 -Dozena bat intxaur
-Platano bat
 -Sagar bat
 Karamelua egiteko
  -Azukrea, 8 koilarakada
-Limoi-ura (ttantta batzuk)
 -Ur tanta bi
 BALIABIDEAK
 -Erretilu bat
-Lapiko bat
-Labana
-Platera  
NOLA EGIN
 Hasteko, zuritu platanoa, sagarra, eta baita intxaurrak ere. Platanoa, sagarra eta intxaurrak zatitu ondoren, jar itzazu plater batean. Ondoren, jar itzazu karamelua egiteko osagaiak lapiko batean, su oso txikian. Iluntzen denean, karamelua eginda egongo da, beraz, sua itzali. Jarraian busti itzazu karamelutan platerean dituzun fruituak banan-banan, eta jar ezazu, berehala, pieza bakoitza polito-polito erretilu batean (kontuz, ez jarri bata bestearengandik oso gertu, elkarri itsatsita geratzen baitira). Hozten direnean, dastatzeko prest izango dituzu fruitu-karameluak.

On egin dagizuela!

 

2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA

Lh3-koekin Egiptora bidaiatzeko aukera paregabea daukazue oraingoan. Ziur asko ikasten duzuela! Ikasi eta gozatu!

TXINA


Txinari buruz gehiago jakin nahian, gelakide guztion artean informazio pila aurkitu dugu.
Informazioa txukun-txukun jarri  eta begiratu nolako lan polita egin dugun. Ikusi eta ikasi!



2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

XANGAI XIAN XI, TXINATARREKIN EDERKI!

Gai berriari gogotsu heldu diogu. Zenbat gauza berri ikasten gabiltzan!
 Ba al zenekien...
  •  -Txinatarrek inperioaren hasieratik zeta esportatzen zutela Asiara eta Europara, eta horretarako egiten zuten bideari Zetaren Bidea deritzola?
  •  -Inperioaren bukaeran emakume eta gizonezko aberatsek hatz txikerreko (txikiko)azazkala luzatzen uzten zutela, lan txikiena ere egin gabe bizi zirela adierazteko?
  •  -Pekingo (gaur eguneko Txinako hiriburua)harresiak bederatzi ate handi zituela, eta bakoitzak funtzio berezi bat zuela: soldaduak pasatzeko, ura pasatzeko, zura pasatzeko, heriotzara zigortuak pasatzeko,... 
  •  -Lehen enperadorearen garaian txanpon biribilak erabiltzen zituztela eta erdian zulo karratu bat zeukatela, bertatik lokarri bat sartuta eramateko? 
  •  -Txinatarrek papera sortu zutela, zeta hondakinekin orea eginez?
  •  -Urteberriko jaialdian txinatarrentzat herensugea oso garrantzitsua dela, zorte ona eta zoriontasuna ematen dituelako?
  •  -Aspaldi-aspaldian taoistek (Taoismo izeneko txinatar erlijioaren jarraitzaileek) jendea hilezina egingo zuen bizitzaren elixirra aurkitzea posible zela uste zutela? Gure txoko zuria ere ikusgarri dago, etxetik ekarritako materialarekin topera.

2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

PREBENTZIO KANPAINA

Ikastolara hurbiltzeko aukera izan ez duzuenontzat, eta hurbildu zaretenontzat, hemen duzue LH3-koek eta DBH-ko laguntzarekin prestatutako prebentzio kanpaina. Ikusi, ikasi eta zaindu!