2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

AMERIKETARA JOAN NINTZEN...

Guk ere buelta ederra eman dugu oraingoan Ameriketatik. Kolonizazio aurreko zibilizazioak ezagutzen hasi ginen eta gaur eguneraino bidaiatu dugu gertatutako hainbat kontu ezagutuz. Paisai ederrez ere gozatu dugu eta ozen abestu ditugu ikasi ditugun abestiak.






2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!

Antzinako Egipto nolakoa zen ikasten ibili gara hirugarren mailakoak. Ostiralean maketaren aurkezpena egin genuen: faraoiak, piramideak, xadufa.... Zenbat gauza ikasi dugun!










2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

PAPEREAN BIDAIATZEN!

Non dago Patagonia? Eta Kolorado? Mississipi?
Amerika osotik zehar bidaiatu dugu, mendiz- mendi, ur-jauzi ikaragarriak ezagutuz, ibai amaiezinak eta ohian zoragarriak ikusiz!
Bidaiatuz eta gozatuz, ikasi!




2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

LIBURU ERRALDOIA

Berbarok antolatzen duen HAUR LITERATURA ARETOAREN aurtengo ekintzen artean liburu erraldoian xelebrekeriak idaztea izan da. ZEIN GUSTURA IBILI DIREN ASPALDIKO KONTUAK GOGORATZEN!



2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

ARTISTA HANDIAK GARA GU!

Jose Luis Zumeta artistaren nondik norakoak ezagutu ditugu oraingoan. Bere lan zoragarriak ikusi ditugu eta gu ere, artista bihurtu gara. Begiratu nolako lan apartak egin dituzten!








2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

GURE TXOKO KUTTUNA

Gaiari bukaera emateko ostiralean LH 3ko gelakoek ikuskizun mundiala eskaini zieten ikasle eta gurasoei. ARTISTA EDERRAK DIRA! Hemen argazki batzuk:








2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

PLANOA LANTZEN ELORRIOTIK ZEHAR

Elorrio eta Durangaldea lantzen ari garen honetan, Elorriotik buelta bat egitera irten gara LH3 eta LH4-ko neska mutilak. Ibilbidea egin ondoren, Elorrioko planoa hartu, aztertu eta egindako bidea planoan islatu dute.















2014(e)ko irailaren 18(a), osteguna