2013(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

DO YOU LOVE ME

Urteari bukaera emateko Arriolan jaialdi paregabea ospatu dugu. LH3koek ikusleak dantzan jarri dituzte abesti alai honekin. 
ONDO PASA TOMASA!!!







Olentzerok ekarritako gomarekin jolasten

IRAKURLAGUN PROIEKTUA

Irakurzaletasuna bultzatzeko proiektuaren barruan, ikasleak binaka edo hirunaka jarri dira ipuinak kontatu eta entzuteko. LH4ko neska-mutilek ipuinak kontatu dituzte eta LH1koek entzun. Era berean, LH6koak LH3koekin eta LH5koak LH2koekin.
 Danok gustura aritu gara!









PAPERA DAGOKION LEKURA

 Ikastolako paperontziak bete zaizkigunez kalera irten  gara dagokien ontzietara botatzen. Haizeak ez digu  asko lagundu!




2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

MUNDUA GURE INGURUAN

Gazteleran "El mundo a nuestro alrededor" gaia landu dugu. Egin dugun lana borobiltzeko, imigratu duen pertsona bat elkarrizketatzen aritu gara. Guztion artean egin ditugun galderekin imigrazioa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, besteak beste.
Zein gustura egon garen zurekin Mohammed!
Eskerrik asko!



2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

URTE ASKOAN TXAPELA KASKOAN!!

Urte askoan txapela kaskoan gaiari hasiera eman diogu. Gure zentzumenak lantzen ari gara eta usaimena eta dastamena lantzeko, hori da egin duguna: usaindu eta dastatu.








2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Euskararen eguna

Gora euskara!!
Pozik ospatu dugu euskararen eguna, piropo lehiaketa, irrintziak jo ta su , jolasak eta txokolate beroa edanez.
Argitxok ere bisitatu gaitu!




KONTSUMOAREN ASTE BEREZIA

Kontsumoaren aste berezia ospatu dugu azaroaren 25etik 28ra. Astean zehar, daukagunaren eta erosten dugunaren hausnarketa egin dugu hainbat ekintzen bidez. Birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz truke-azoka prestatu dugu
.
Egiptora bidaiatzeko aukera hegazkina hartu gabe!